C/ Vitoria-Gasteiz 4 bajo
20008 Donostia - San Sebastián

Kirol-podologia

Esperientzia luzeak eta profesionaltasun handiak bermatzen dute kirol-podologiako espezialista gisa egiten dugun lana. Zure oinen osasuna zaintzen dugu, zure kirol-errendimendua eta bizi-kalitatea hobetzeko. Donostian dugun kirol-podologiako zentroan, profesional talderik onenak zure arazoaren neurriko azterketa bat egingo du, tratamendu eta soluziorik egokienak ezartzeko.

Kirolarien arazoetan espezializatutako podologo bat behar baduzu, jarri harremanetan gure zentroarekin, eta laguntza emango dizugu. Pododinamic-en, diagnostikoaz eta tratamenduaz gain, tratatzen dugun kirol-podologiako kasu bakoitzaren jarraipen pertsonalizatua egiten dugu. Horri esker, emaitza hobeak lortzen ditugu eta tratamendu bakoitza ahal den neurrian pertsonalizatzen dugu.

Kirolarien arazoetan espezializatutako podologoa Donostian Biomekanikan eta kirol-podologian espezializatutako klinika podologikoa
Kirola egiteko fabrikazio propioko barne-zolak

Gure kirol-biomekanikako zerbitzuaren bidez, tratamendu eta soluzio guztiz pertsonalizatuak lortzen ditugu oinkadaren alterazioen ondoriozko kirol-podologiako arazoen kasuan. Azterlan askok diote pertsona helduen % 80 inguruk duela alterazio motaren bat oinetan.

Pododinamic kirol-podologian espezializatutako zentro bat da, eta, bertan, azterketa biomekanikoak egiten ditugu tratamendu zehatz bat ezartzeko. Normalean, tratamenduaren zati garrantzitsu bat kirola egiteko neurriko barne-zolen diseinu eta fabrikazioari lotuta dago. Horretarako, oinkadaren azterketaz gain, egindako jarduera motari, oinetako motari eta tratamendua eta kirola egiteko neurriko barne-zolen fabrikazioa ahal den neurrian doitzeko adierazle gisa baliagarriak zaizkigun beste faktore batzuei buruzko txostena eta haien jarraipen osatua egiten dugu Pododinamic-en.

Kirola egiteko neurriko barne-zolak material espezifikoekin egiten ditugu indargetze eta egonkortasun handiagoa emateko, ezaugarri horiek funtsezkoak baitira edozein kiroletan. Kirol-podologiako tratamendu horietarako espezifikoak diren materialekin lan egiten dugu.

Oinekin zerikusia duen afekzio eta patologia mota oro tratatzen dugu. Oin lauak, oin balgoak, oin-zolako faszitisa, metatartso aduktua, behatzen okerreko posizioarekin zerikusia duen edozein arazo eta abar. Egin iezaguzu zure kasuari buruzko kontsulta, eta lagunduko dizugu.

Kirola egiteko neurriko barne-zolak material espezifikoekin egiten ditugu indargetze eta egonkortasun handiagoa emateko, ezaugarri horiek funtsezkoak baitira edozein kiroletan.

Kirol-podologiako tratamendu horietarako espezifikoak diren materialekin lan egiten dugu.